XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina Dirkek bere eskuez gogor heltzen dio Juttari.

Jakobek hori ikustean, lasterka egin eta oihuka esaten dio: - Potoloa maitemindurik dago!... Maitemindurik!.

Jakoben oinak gelditu egiten dira, ahoa alderen alde zabalik oihu egiten du: - Potoloa maitemindurik dago!.

Potoloaren kontra ari da garrasika.

Baina bere amorrua ez doa gutxiago Juttaren kontra.

Eta honek pentsatzen du: Espero dezagun txilio egiteari utziko diola.

- Elkarrekin doaz!- oihu egiten du Jakobek.

Ozenki ari da.

Espaloian dago.

Amorruz beteriko aurpegia anpolaia anpolaia gerezi mota baino gorriago dauka.

Ahal bezain bizkor zapaltzen ditu Juttak pedalak.

Bai bera eta bai Dirk, biak izuturik daude Jakobek ateratzen duen iskanbilarengatik.

Beraien atzetik artean oihuka ari da: - Hor doaz elkarrekin! Une hartan kantoia gainditzen dute.

- Eta zer? Zer daukak gu elkarrekin ibiltzearen kontra?- oihu egiten dio Juttak atzera.

Ez daki Jakob entzuteko gauza izango den ala ez.

Baina oihu egin eta barrena asaskatu asaskatu lasaitu nahi du.

Jakobek ez du gehiago eskolatik etxera berarekin joan nahiko.

Hori argi dago, Dirkek bera laguntzen duen bitartean.

Eta Dirk ez da hitzik gabe eta pauso nagiak emanez ibiliko ere.

Hori ere argi dago.